Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

HEMEN DUGU ERGOBIKO SAGARDO EGUNA!

HEMEN DUGU ERGOBIKO SAGARDO EGUNA!

Uzta-biltzearen aurrekaria bailitzan, Ergobiko Festetako Sagardo Egunak hamabost bat sagardotegi eta makina bat sagardozale batzen ditu urtero abuztu amaiera aldera. Hala, iaz bezala, aurten ere bertan izan gara gure sagardoa dastatzen ematen. Sagardo Egun hau, zehazki, Astigarragako Ergobiko Jaien barnean egiten den jardueretako bat dugu, hain zuzen ere.

Sagardotegiok gure sagardoak dastatzen eman genituen, eta, eguraldia lagun –eguzki itzela egon baitzen zeruan bor-bor- ekitaldia zoragarria izan zen. Hori dela-eta, bazkalordurako sagardotegiok sagardorik gabe geratu ginen jada. Arraska.

Izan ere, bertaratutako orok sagardoa dastatzeko parada izan zuek, soilik edalontzia hurbilduz. Giro eder honetan ospatu dugu egun handi hau aurten ere bai. Honez gainera, noski, urtero lez, hainbat epaimahaikidez osaturiko talde batek banan-banan, eta, zer sagardo zen jakin gabe, puntuazioak ematen aritu zen etengabe. Izan ere, Sagardo Txapelketa ospetsua da, zehazki, egun honetan egiten den beste ekitaldi adierazgarrietako bat.

Honenbestez, Gurutzetak eskerrak eman nahi dizkie bai Antolakuntzari, bai bertaratutako jende guztiari. Hurrengo urtean, gehiago! Mila esker!
Giro aparta ikus dezazuen, laburpen-bideoa egin dugu: