Aurten ere bisitatu dugu bere fruitu preziatuak ematen dizkigun sagasti horietako bat. Kasu honetan, Aian, Gipuzkoan, zehazki. hainbat hektarea eder izan dira, sagarrondo ugari eta kopuru askoko sagarrekin. Lehengai zoragarri honekin egiten dugu urtero gure Gurutzeta sagardoa, eta, aurtengoa ere hala egingo dugu.
Izan ere, irailean euri txikiarekin sagarrak handitzen doaz, uzta jasotzeko prest egon arte; azken asteotan baita dimentsio ederra hartzen dutenean, ondoren sagardoa egiteko.
Honen erakusle bideotxo hau, gure bisitaren laburpen gisa. Ikusiko duzue, zehazki, nola dauden sagarrak uneotan. Oso gutxi geratzen baita sagardoa egiteko prozesuari ekiteko gure sagardotegian. Laster, albiste gehiago!