Bertako sagarrez soilik produzitutako sagardoa sustatzeko asmoz, Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak kanpaina polita jarri du du abian. Hala, aurreko astean Astigarraga eta Hernanin 'Egin Zotz!' lelopeko lehen Euskal Pintxo Poteak antolatu ditu, besteak beste. Mikel Garaizabal enologo sumilerrak gidatu zituen eta bertan izan ginen, sagardoa botilatik eta kopatik edaria dastatzen, desberdintasunak ederki asko sumatuz, gainera. Sagardoa kopan edateak dituen abantailez aritu zen enologoa, zehazki, eta, guk ere, zalantzarik gabe, taberna, etxe edo jatetxeetan edateko, sagardoa kopan nahiago. Egin al duzue proba?
Hona hemen ekimen eder honen inguruko gure bideo-laburpena: