Hamarkada asko bete dira amonak urtero-urtero sagar dultzea egiten duenetik etxean; eta jo eta ke jarraitzen du. Txotx garaian sagardotegian topa dezakezuen hori bera da, hain zuzen ere. Astero, pazientzia, jakinduria, pasioa, umore eta maitasuna batzen ditu amonak eta sukaldean jaki goxoa egin. Zer gustura dastatzen dugun sagardotegi-menuaren amaieran, gazta eta intxaurrak lagun, sagardo tragoen artean, bakailao-tortilla, bakailaoa eta txuletaren ondoren. Eta, gero, beste sagardo-trago baten bila.
Sortzen jarraitzen dugun harribitxi gastronomikoa, eta, nola ez, sagardotegian ere eskaini; Astigarragan, Gipuzkoan, txotx denboraldian soilik. Amona hura egiten ikusi duzuen bideotxo hau egin dugu. 2019ko urtarriletik aurrera probatuko duzue berriz! Gurutzetan topatuko duzue. On egin!