Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

SAGARDOA BOTATZEKO KORTXO BERRITZAILEA

SAGARDOA BOTATZEKO KORTXO BERRITZAILEA

Kortxo berritzaile eta eroso bat txertatu berri diegu gure botilei. Aurrerantzean denek horrelako bat izango dute, eta, ez da sagardoa botatzeko beste tresnarik beharko. Izan ere, kortxo berri honekin sagardoa primeran zerbitza baitaiteke. Urrats bat gehiago ahalik eta erosotasun eta kalitate handiena eskaintzeko bidean.

Denbora generaman ideia berritzaile honekin lanean, eta, jada sagardo-lote guztietara heldu da. Kortxo berritzaile honekin, munduko edozein txokotan Gurutzeta sagardoa lasai asko, edalontzitik kanpora ezer isuri gabe, dastatu ahal izango duzue. Kortxoa botilatik atera eta muturrean jartzearekin nahikoa da. Ondoren, botila altxa eta edalontzian sagardoa bota.

Hala, sagardoa modu erraz, eroso eta garbian bota daiteke, inolako arazorik gabe. Honako bideo honetan kortxoa nola erabiltzen den ikus dezakezue. Eskerrik asko guztioi eta gozatu!