Urte dezente igaro dira dagoeneko. Garai bateko kanturako ohitura berreskuratu asmoz, otxote-emanaldiak jarri genituen martxan asteazkenetan. Ekimenak arrakasta du.
Urte berriarekin batera txotx garai berria ere badatorkigu, Euskal Herriko, Gipuzkoako sagardotegietan upelatik sagardoa dastatzeko garaia, hain zuzen ere. Gurutzetan urtarrilaren 15ean zabalduko dugu txotx-garaia.
Upelaratzea aurreko astean amaitu genuen guztiz. Alegia, sagar-muztioa gure upela guztietan sartu dugu eta fermentazio prozesuan sartu dira bete-betean.
Udaren amaierak sagar-uzta berriaren etorrera dakar Gipuzkoan. Urtero bezala, irailaren bigarren hamabostalditik azaroaren lehen hamabostaldira arte urteko fruituak batzen ditugu Astigarragako sagastietan.
Kortxo berritzaile eta eroso bat txertatu berri diegu gure botilei. Aurrerantzean denek horrelako bat izango dute, eta, ez da sagardoa botatzeko beste tresnarik beharko.