Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

ZURE TXANDA, TXOTX EGITEKO

ZURE TXANDA, TXOTX EGITEKO

Ireki ditugu ateak Astigarragako Gurutzeta sagardotegian. Eman diogu hasiera txotx denboraldiari, oso modu berezian, gainera, sagardotegi denboraldiari hasiera emateko ekitaldia gurean egin baita, AMAK taldeko musikariek lagunduta. Baina, orain, zuek guztiok gozatzeko garaia iritsi da.

Iazko sagardotegi denboraldia zaila izan zen, baina elkarrekin, asmatu genuen aurrera egiten, sagardoa dastatzeko kalitate oneneko zerbitzua ematen. Eta aurten ere, halaxe egingo dugu, unean uneko egoeraren arabera neurri egokiak hartuz. Astelehen gauetan eta asteartetik larunbatera eguerdi eta gauetan irekiko dugu berriro eta gure eskaintza zabala berreskuratu dugu:

- Ohiko menua: txorizoa sagardotan, bakailao tortila, bakailao frijitua, txuleta eta gazta, intxaurrak eta irasagarra.
- Bakailaoa saltsan edota xapoa, aurrez eskatuta.
- Menu murriztua 26 eurotan, astelehen gauetan eta astearte eta ostegun eguerdi eta gauetan.
- Otxoteek girotutako afariak asteazkenetan, otsailaren 23tik aurrera.

Oraingoz, urtarrilaren 28ra arte ezarritako neurrien arabera, mahaiko 10 lagun elkartu ahal izango dira eta eserita, baina, iaz ikasitakoari jarraiki eta tradizioa mantenduz, aukera izango da kupela desberdinetako kalitatezko Gorenak sagardoak eta Euskal Sagardoa jatorri deituradunak dastatzeko, mahaiko kide batek txotxetik bete ahal izango duen pitxar edo botila gardenetan.

Bestalde, sagardoak dastatu eta iritziak partekatzen jarraitzeko aukera ere izango da, iaz martxan jarri genuen lehiaketaren bidez. Parte-hartzaileen artean otorduak zozketatuko dira.

Ez galdu aukera, beraz, eta dastatu eta gozatu gure sagardo berria!