...gozatu gure sagardo naturalarekin eta sagardotegiko menuarekin...
Txotx denboraldia: Urtarrilaren 14tik apirilaren 30ra. Astelehen eguerditan, igande eta jai egunetan itxita.
2024KO TXOTX DENBORAL: Txotx garaia urtarrilak 19an, ostirala, hasten da eta maiatzak 5ean bukatu, hortik aurrera itxitita egongo da.
Ordutegia:
Eguerditan: 13:30-15:30 sukaldea eta sagardotegia 17:30k arte.
Gauetan: 20:00-22:00 sukaldea eta sagardotegia 24:00k arte.
HISTORIA:
Gurutzeta Sagardotegia, Astigarragako Ergobia auzoan kokatua, familia giroko enpresa da, XIX. mendeaz geroztik martxan dagoena.
Sagardotegia 1900 urte inguruan jarri zen martxan, Astigarragako Largaene baserriko Joxe Mari Urreaga eta Sansonategi baserriko Joxepa Inaxi Aranburu ezkondutakoan. Hauen alaba Mikaela eta Ibarluze sagardotegiko Joxe Goñi Lopetegik jarraitu zuten jarduerarekin 1936 inguruan, eta hauen seme Joxe Goñi Urreaga, Txonkueneko Angelita Garin Iraolarekin ezkondua, izan zen sagardotegiko buru jarri, eta 1960aren bueltan hau modernizatzeari ekin ziona, dolare berriak jarriz, upategi berria eraikiz eta lana mekanizatuz.
90eko hamarkadaz geroztik hauen seme Joxe Angel Goñi Garinek jarraitu du sagardogintzan. Profesionalizatu egin du, besteak beste, altzairuzko kupelak jarriz eta hartzidura kontrolatzeko hotza erabiliz. 2021ean laugarren belaunaldia gehitu da lanera; Leire Goñi Iradi, alaba. Eta badirudi bosgarrena bidean dela… «Belaunalditan zehar jasotako tradizio hori da Gurutzetako sagardoaren sekretua, berezko izaera ematen diona».
GURE SAGARDOA:
"Sagardoa" ereduko botila berezian botilaratzen dugu GURUTZETA sagardoa; 0,75 litrokoa, eta sagardoa edalontzira botatzen laguntzeko kortxo bereziarekin.
Hiru sagardo merkaturatzen ditugu. GORENAK kalitate zigiluduna, barietate anitzeko sagarrez osatua, leuna eta usain freskoduna, batetik. EUSKAL SAGARDOA Jatorri Deituraduna, Euskal Herriko sagarrez osatua, gorpuzduna eta tradizionala, bestetik. Eta EKOLOGIKOA eta Jatorri Deituraduna, Segurako Munjardin baserriko errexil sagarrekin egina, fruitu kutsuduna, usain garbikoa, orekatua eta dotorea.
Sagardoaz bete-betean gozatzeko, fresko zerbitzatu behar da, inoiz ere ez hotz: 10-12 graduren bueltan. Edalontzira goitik, 20-30 zentimetroko altueratik bota behar da, kristal fineko edalontzi zabal eta luzera, edo kopara, txinparta (karboniko burbuilak) askatzen laguntzeko. Kopa, gainera, lagungarri da txinparta hobeto nabaritzeko eta baita sagardoaren usainak ere. Hiru hatz adina sagardo bota behar da, eta berehala edan.
Bideo honetan ikus daiteke nolakoa den sagardoa egiteko ekoizpen prozesua.
Ekoizpen prozesuko argazki galeria. Argazkian sakatu, handitzeko
Etxetik erosi eta Donostialdean bizi eta gutxienez 50€ko gastua egin ezkero, garraio-kostuak doan Donostialdekoa bazara (Astigarraga,Hernani,Donostia,Lasarte, Andoain,Urnieta,Usurbil,Lezo,Oiartzun,Errenteria eta Pasaia).
Lortu 50 euroko bonoa On Egin bonoa kanpainan izena emandako ostatu batean erabiltzeko
Gurutzeta Euskal Sagardoa 4 kaxa eta Gurutzeta Euskal Sagardoa Bio 3 kaxa erosita.
Sartu helbide hau zure mugikorrean, eta berak gidatuko zaitu:
Oialume bidea, 63, 20115 Astigarraga, Gipuzkoa.
Zure mugikorrera zuzenean
QRa kodea irakurtzen duen smartphone bat baduzu, irudi gainean ipini eta zuzenean Googleren mapa kargatuko zaizu zure gailuan.
Erraza da iristen, baina edozer behar izanez gero, ez egin zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan. Gustura erantzungo dizugu. Txotx!
Ordutegia: Astelehenetik larunbatera gauez irekitzen dugu 20:00tan. Asteazkenetik Igandera eguerditan 13:30tan eta gauez 20:00tan irekitzen dugu. Kontsultatu
Oharra: Honek EZ du esan nahi tokia zihurtaturik duzunuk. Lehen bait lehen baieztatuko zaizu
TXOTXAREKIN GOZATZEKO BESTE MODU BATZUK
Txotxarekin gozatzeko beste modu batzuk proposatu nahi dizkizugu, txotxa osatzen duten elementuak hobeto ezagutzeko (sagardoa, plater tradizionalak, Idiazabal gazta). Gure etxeko ateak irekiko dizkizugu, gonbidatu berezi gisa barrutik ezagutu gaitzazun, eta ondoren gozatuko duzun TXOTXA prestatzen lagun iezaguzun. Gurutzeta Sagardotegia osatzen dugunon familiako kide sentituko zara.
Txotxaren jatorria probaketetan dago. Sagardo kontsumitzaileek denboraldi hasieran egiten zituzten probaketak, sagardo eta kupela gustukoenak aukeratu ahal izateko.
Etorri sagardotegira bazkalorduaren aurretik, eta sagardoaren eta TXOTXAREN historiaren berri emango dizugu; lan egiteko sistema zaharra eta berria desberdintzen irakatsiko dizugu, eta sagardoaren ekoizpen prozesua ezagutuko duzu, sagarra muztio bilakatzen den unetik.
Gure ENOLOGOAREN laguntzarekin, gure sagardoa ondo dastatzeko informazioa jasoko duzu. Hainbat kupela probatuko ditugu, eta haien arteko desberdintasunak aztertuko ditugu adituaren laguntzarekin; horrela, garai batean bezala, gai izango zara zure kupela gustukoenetik sagardoa aukeratzeko.
Gero, TXOTXA hasiko da. Sagardoarekin eta menu tradizionalarekin gozatzen jarraitzeko aukera izango duzu; GURUTZETA SAGARDOARENTZAKO laguntzailerik onena.
Bazkaldu ondoren sagardo botila batzuk eraman nahi izanez gero, abantailak izango dituzu (galdetu sagardotegian), eta etxera eramango dizkizugu, eguneko planarekin jarraitu ahal dezazun (garraioa doan, Donostialdean).
Gure sukaldeko ateak irekitzen dizkizugu. Etorri bazkalorduaren aurretik, aukeratu prestatu nahi dituzun SAGARDOTEGI MENUko platerak, eta gure gonbidatu berezia izango zara; zurekin partekatuko dugu plater horiek prestatzeko gure modua. Gero, jateko aukera izango duzu.
Gure sekretuen berri emango dizugu; nola aukeratu lehengai onenak, nola prestatu platerak tradizioa errespetatuz eta maitasun handienarekin, gero gure sagardotegiko giro onenean goza dezazun.
Elkarrekin prestatuko ditugu platerak, kupelen artean, eta, horrela, aukera izango dugu sagardoa dastatzen hasteko, pintxo batekin lagunduta.
Aukera izango duzu hiru plater hauetako bat prestatzen ikasteko: bakailao tortilla, bakailao frijitua piper berdeekin edo kazuela. Eta baita txuleta prestatzen ikasteko aukera ere!
Zein, gure parrillero aditua baino hobea zuri erakusteko txingarra prestatzen, zure gustuen araberako txuleta aukeratzen, eta, batez ere, parrillan prestatzen, bere puntuan dasta dezazun?
Gero, TXOTXA hasiko da. Sagardoarekin eta menu tradizionalarekin gozatzen jarraitzeko aukera izango duzu; GURUTZETA SAGARDOARENTZAKO laguntzailerik onena.
Bazkaldu ondoren sagardo botila batzuk eraman nahi izanez gero, abantailak izango dituzu (galdetu sagardotegian), eta etxera eramango dizkizugu, eguneko planarekin jarraitu ahal dezazun (garraioa doan, Donostialdean).
Gipuzkoan sagardoa eta Idiazabal gazta elkarrekin dastatu izan dira beti; TXOTXeko MENU TRADIZIONALEKO postre tradizionala da, intxaur eta irasagarrarekin batera.
TXOTXera etorri aurretik elkarrekin gaztandegi batera joatea proposatzen dizugu; ardiak ikusi, nola jetzi ikusi.
Idiazabal gazta tradizionala nola ekoizten den erakutsiko dizugu, eta truku guztiak ezagutzean, GURUTZETA SAGARDOTEGIRA itzuliko gara TXOTXarekin gozatzera; sagardoarekin eta menu tradizionalarekin; GURUTZETA SAGARDOARENTZAKO laguntzailerik onena.
Bazkaldu ondoren sagardo botila batzuk eraman nahi izanez gero, abantailak izango dituzu (galdetu sagardotegian), eta etxera eramango dizkizugu, eguneko planarekin jarraitu ahal dezazun (garraioa doan, Donostialdean).