Uso de Cookies Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información.

ASTEAZKENAK, OTXOTEEKIN

ASTEAZKENAK, OTXOTEEKIN

Martxan ditugu berriro otxoteek girotutako asteazken gauak; musika eta gastronomia uztartzen dituzten asteazken gauak, hain zuzen. Asteazkenero, otxote bat, abesbatza txiki bat ariko da Gurutzeta sagardotegian, afalordua girotzen.

Urteak dira Astigarragako Gurutzeta sagardotegian ohitura honi eusten diogula, eta aurten ere ez digute hutsik egingo gure ohiko otxoteek. Aurreneko asteazken gaua girotu duen otxotea Ozenki izan zen, pasa den asteazkenean, eta bihartik aurrera, apirilaren 13ra bitartean, ondorengoak ariko dira:

-Martxoaren 2an, Ertizka.
-Martxoaren 9an, Gaztelubide.
-Martxoaren 16an, Eguzkilore.
-Martxoaren 23an, Gaztelupe.
-Martxoaren 30ean, Ertizka.
-Apirilaren 6an, Ozenki.
-Apirilaren 13an, Ertizka.

Eta kitto! Horixe izango da dena! Ez galdu, hortaz, aukera, eta gozatu sagardotegiko menu ederraz eta paregabeko sagardoaz, otxoteak girotutako gau ezin atseginagoan!