Iaz jarri genuen martxan Gurutzeta sagardotegian kupeletako sagardo onena aukeratzeko lehiaketa, eta izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere aukera eman diegu bezeroei online parte hartzeko. Dena den, sagardo denboraldi honetan txotx egiteko aukera berreskuratu dugu!
Modu batean zein bestean, sagardoak dastatu eta gustukoena aukeratzea da garrantzitsuena; are gehiago, saria badauka! Parte-hartzaileen artean bi lagunentzako otorduak zozketatuko ditugu.
Hain zuzen, aurreneko irabazlea badugu, dagoeneko, eta berari jakinarazi diogu zuzenean Astigarragako Gurutzeta sagardotegian zain izango dugula. Eta sagardoen artean, aurreneko irabazlea ere badugu, noski! Oraingoz, badirudi 8. kupelako sagardoa duzuela gustukoen! 21. kupelakoa ere ez dabil urruti. Asko aldatuko ote da zuen iritzia, datozen asteetan? Etorri Gurutzeta sagardotegira eta probatu!