Txotx-sasoia pasa zenetik, gure sagardoa prest egon ahal botilaratzen ari gara sagardotegian. Izan ere, botilaratzeko, sagardoa unerik hoberenean denean ateratzen dugu upeletik. Gurutzetan uneotan lau motako sagardo-botilak topa ditzakezu:
Lehenik eta behin, Euskal Sagardoa zigiluko gure urrezko txapeladuna: Premium izena eskuratu du zigilu honen pean. Hori aski ez eta urrezko domina lortu zuen 2021eko Gipuzkoako Foru Aldundiaren XX. Sagardo Lehiaketan. Hemengo sagarrekin eginiko kalitate itzeleko sagardoa.
Bigarrenik, txapela gorriduna: Euskal Sagardoa zigiluaren barnean da, euskal sagarrarekin eginiko kalitate ederreko sagardoa.
Hurrengoa Gorenak zigiluko botilak ditugu. Kalitate handiko sagarrekin eginikoa, han eta hemen jasotako sagarrekin, hain zuzen.
Eta, azkenik, gure sagardo ekologikoa dugu, Euskal Sagardoa zigilupekoa hau ere bai: Gipuzkoako Segurako Monjardin baserriak sortutako sagarrekin eginikoa.
Uda sasoi aparta da gure Gipuzkoako gure sagardotegian eginiko lau sagardo hauez gozatzeko: etxean, tabernan, jatetxean, mendian, hondartzan
Gozatzera!